XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzal eta maitasunaz bere erregiñari begiratzen ziola, aren soiñetik usain bereizi pizgarria zeriola oartu zan Ernaia.

Andik laister, beste kabi-zulo batean sartu zan Amerle, eta begimenetik ostendu egin zitzaien.

- Orain, langilleen arraultzak erruntzen ari den zuzmurka bezala esan zion Aloa'k, adarren izkuntza bereiziaz.

Udaberrian auen bearra izango diñagu, gerorako eztia gertatzearren.

Ondoren, erle-nagienak, eta azkenik, erregiñenak.

Oi Ernaia, orduan gauza izugarriak gertatzen omen ditun...!.

Baiñan goazen aurrera.

Aloa onela mintzatzen zitzaiola, aurreko abaraskara iritxi ziran.

- Leengo udan jaio unan gure erregiñak, egunean milla ta berreun arraultz erruntzen zetin, txit sendo ta maratza bait-den.

Arraultzak makilla txiki ta zuriak antzo ditun, eta il ez daitezen, ogeitamairu berotasun-mailla bear zetiñagu.

Eguraldia ozten zaigunean, eztia jaten diñagu gure soiñek eultza bero dezaten; eta berriz, beroegia ba'den, egoak astintzen zetiñagu oztearren.

Lau egunen buruan, arraultzak erle-gai biurtzen ditun.

Arestian auetariko bat intzan, baiñan iñudeok orretarako gagozen.

- Iñude al aiz i?.

- Bai, ala naun.

Iñude ona izateko, zazpi egun gutxienez izan bear zetiñagu; baiñan ori baiño leen, irugarren eguna betetzean, ezti, lore-irin eta urez elikatzen gaitun; eta zazpigarreneko, sama-azkenean zetiñagun kulintxo bietatik, esne gozo-gozoa zerionagun, eta onen bidez erle-gaiak iru egunez janaritzen ditun.

Esne au errege-aia izendatzen diñagu, ta Amerle'k aia ontatik ugari jaten omen din....